Pasatu menua eta joan zuzenean edukira. Tekla azkarra 1

Berriak

16 edo 18-35 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO JARDUERAK

BARAKALDOKO KARMENAK - 2015 KARTEL LEHIAKETA

2015eko martxoaren 27ko 02426/2015 zenbakiko Dekretuaren bidez, "Barakaldoko Karmenak - 2015" kartel lehiaketaren deialdia onartu da, honako zehaztapen hauekin:

"Barakaldoko Karmenak-2015" kartel lehiaketaren deialdi publikoa onartu da. Barakaldoko lehiaketa kulturalei buruzko Araubide Juridikoaren Arau erregulatzaileak, 2010eko otsailaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuak, araututako deialdia da.

 Deialdirako gehieneko aurrekontua zazpiehun eurokoa (1.000,00 €) da, eta aurrekontuko 00700 45180 4810300 sailari dagokio. Sari bakarra emanez ebatziko da lehiaketa.



ERAKUNDEEN ARTEKO ALIANTZA, ESKUALDEKO GAZTEEN ENPLEAGARRITASUNAREN ALDE

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes eta aurten ekimenarekin bat egin duen Zaratamoko udalek “GAZTEDI NERBIOI IBAIZABAL 2015” lankidetza-hitzarmena sinatu dute Arrigorriagan, eskualdeko gazteen enpleguari buruzko politikak ezartzeko, bultzatzeko eta garatzeko.

Udal Gaztedi Nerbioi Ibaizabal proiektuak bi urte daramatza udalerri horietan sarean lan egiten, eta, aurten, laguntza ildo sendoago baten oinarriak ezarri nahi ditu, 18 eta 29 urte arteko gure gazteen enplegagarritasunaren alde egiteko. Aldundiko Gazteria zuzendari Maitane Leizaolak azaldu duenez, gazteek argi utzi dute haien kezka nagusia lan merkatuan sartzea dela, gai zaila izan arren; gaineratu duenez, foru erakundeak eta udal erakundeek indarrak batzea erabaki dute, eskualdeko gazteei beharrezko tresnak emateko.

Horren haritik, planak 107.143 euroko inbertsioa ekarriko du; zenbateko horretatik 75.000 euro Foru Aldundiak jarriko ditu, eta gainerakoa, berriz, udalek. Bi lan ildo nagusi garatuko dira. Batetik, lanik ez duten gazteentzat hogei beka kudeatuko dira; laneratzeko jarraipen plan pertsonalizatua eskainiko zaie eta eskualdeko enpresetan praktikak egin ahal izango dituzte. Bestetik, ekintzailetza sustatzeko programa bat ere egingo da, “¡Empréndete!” izenekoa. Programa hori lanerako eremu bat izango da, gure gazteei tailer eta jarduera praktikoen bidez autoenplegurako proiektu pertsonalak sustatu ditzaten laguntza eta aholkuak emateko.

Aurten Arrigorriaga izango da planaren eskualdeko koordinatzailea, eta, horren isla, Asier Albizua alkatea izan da ekitaldiaren anfitrioia; bertan Maitane Leizaolak gogorarazi du 2012. urtetik aldundiak 3,5 milioi euro inbertitu dituela eskualde mailako plan hauetan; horrez gain, udaletako teknikariek aldez aurretik egindako lan izugarria zein udalerri parte hartzaileen jarrera eta borondate ona nabarmendu ditu, helburu komuna aurkitzeko akordioa lortu baitute. 

Beharrezko burokrazia izapideak bukatu bezain azkar eskualdeko enpresekin elkarrizketak antolatzen hasiko dira, eta maiatzean abiatu ondoren garapena abendura arte luzatzea aurreikusi da. Udaletako gazteria sailak arduratuko dira ekimena kudeatzeaz eta koordinatzeaz. 

NAHI DUDALAKO! BATXILERGOA ETA LANBIDE HEZIKETA EUSKARAZ IKASTEA SUSTATZEKO KANPAINA

Arrigorriagak, beste hemeretzi udalerri eta bi mankomunitaterekin batera, DBHko azken mailetan dauden ikasleak animatu nahi ditu informazio-ekimen honen bidez

Aurreko urteetan bezala, Bizkaiko hainbat udalerrik (hogei udalerri eta bi mankomunitate) Nahi dudalako! kanpaina abian jarri dute, eta Arrigorriagak ere haiekin bat egin du; DBHko ikasketak euskaraz egin dituzten ikasleek aurrerantzean ikasketak hizkuntza berean egiten jarraitzea da helburu nagusia.

Kanpaina Alkarbidek (Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak) koordinatu du eta 15 eta 16 urteko gazteei eta haien gurasoei zuzenduta dago. Haien esku jarri da www.nahidudalako.com webgunea; bertan, batxilergoko zein lanbide heziketako ikasketak euskaraz egiteko eskaintzari buruzko informazio zehatza bildu da. 

Gainera, unibertsitateko eskaintzen inguruko informazioa aurkituko dute, baita nahi duten karrera egiteko aukeratu beharreko batxilergoari buruzkoa ere. Webgunean, Testigantzak izeneko atala ikusiko dute, eta atal horretan batxilergoko edo lanbide heziketako ikasketak euskaraz egin dituzten gazteen testigantzak agertzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei euskaraz ikasten jarraitzeko gogoa pizteko.

Kanpainaren webgunearen bitartez, gazteek hainbat sari irabazteko aukera izango dute: iPAD bat, Motorola Moto G2 bat edo multi-abentura egun-pasa joateko aukera. Parte hartu nahi duten ikasleek kanpainarekin bat egin duten udalerrietako batean erroldatuta egon behar dute, eta udalerriak informazioa banatu duen mailan egon beharko dira.

Arrigorriagako Udaleko Euskara Zerbitzuak 350 gutun inguru bidali dizkie gurasoei eta, aste honetan, kanpainaren informazioa erakusten duten diptikoak jarriko ditu toki estrategikoetan, hala nola Kultur Etxean, Gaztegunean edota Udal Kiroldegian. Guztira, Bizkaiko 35 udalerritako 6.500 familiak jasoko dituzte aipatutako diptikoak.

Bestalde, zenbait hitzaldi egingo dira, gazteei www.nahidudalako.com webgunean aurkitu dezaketenaren berri emateko, betiere, euskaraz ikastearen garrantzia nabarmenduta. Hitzaldietara, alde batetik, Iker Villa eta Iker Aginaga Revolta Permanent taldeko kideak bertaratuko dira eta, beste alde batetik, Jon Gómez abeslari eta aurkezlea. 

INDARREAN DAUDEN DEIALDIAK

 Hemen aurkituko dituzu enplegu-eskaintza, beka, diru-laguntza, ikastaro eta lehiaketa interesgarriak.



DEIALDIAK martxoak 30DEIALDIAK martxoak 30

JAIETAKO KARTEL LEHIAKETA

 2015eko Andra Mª Magdalena jaiak iragartzeko XXVIII. Kartel lehiaketaren oinarriak.

LEHIAKETAREN OINARRIAKLEHIAKETAREN OINARRIAK

ARRIGORRIAGAKO KULTURA AGENDA otsaila-ekaina

 

Gaztegunean, Lonbo Aretoan, Kultur Etxean eta Abusu Zentro Soziokulturalean egingo diren ekintza guztiei buruzko informazioa zure esku.



KULTURA AGENDAKULTURA AGENDA

AZKEN GAZTE BULETINA



GAZTE BULETINAGAZTE BULETINA

GAZTEEN PARTE-HARTZERAKO GIDA

 Gazteen parte-hartzea bultzatzeko gakoekin egin da gida, oso sakona baina dinamikoa eta erraza irakurtzen dena. Hau egiteko talde mota ezberdinak hartu dira kontuan: formalak (elkarteetatik alderdi politikoetara) eta ez formalak (asanbladak, erregistratu gabeko mugimenduak edo plataformak). Argitalpen honetan, ezaugarri hauekin Euskadi mailan eta gazteei zuzenduta egiten den lehena, gazteek egiten dituzten ohiko galderei erantzuten zaie.

GIDAGIDA

GAZTEEN EUSKAL BEHATOKIAK EUROPA HELMUGA GIDAREN BIGARREN EDIZIOA ARGITARATU DU

 

Europan barrena bidaiatu nahi duzu? Lehenago, kontsulta ezazu UROPA HELMUGA 2013 mugikortasun-gida

Azken urteotan Gazteen Euskal Behatokia atzerrirako mugikortasun-aukeren eta -baliabideen inguruan garatzen ari den lanaren emaitza da orain aurkezten dugun Europa helmuga (pdf, 4 Mb). gidaliburuaren edizio berria eta eguneratua. Europan barrena mugitzeko jakin behar den guztia, irtenbideak eta informazio praktikoa eskaintzen ditu, ordenagailuetan ez ezik, smartphone-etan eta tablet-etan ere erabiltzeko moduko formatuan.

http://www.gaztebizz.com/Noticias/datos.asp?Tem_Codigo=290&ID=30161&P=P1&IdC=29%20|%2030%20|%2053&Idioma=EU&gic=1


Hemen gaude: Centro Sociocultural de Abusu (C/ Olatxu 4) Aula 5 (2ª Planta). y en Ugertza Bidea 1